XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorroagatik, eritzi publikoari Pinillos irakaslearen Doctor Honoris Causa izendatzeko ekitaldian ordena akademikoa aldatu zela eta orduko erantzunkizunak garbitzeko helburuarekin Zorroagako Fakultatean ikerketa akademikoa irekitzeko erabakia hartu bait da hemen azpian izenpetzen dugunok, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaskuntzan aktiboki parte hartzen dugunok, jarraiko puntuok zehaztu nahi ditugu.

1.- Hasteko izanik diren bezala Pinillos eta gure adiskide Jose Luis Alvarez Enparanzaren jokabide politiko ideologiko demokratiko eta zientifikoak guztiz kontrajarriak ez dugu inolaz ere onartzen hau totalitario edo arrazoi bizikidetasunaren ukatzaile gisa akusatua izana.

Hori diotenek egia historikoa zapaltzeaz gain borroka abertzale eta faxistan eramandako berrogei urteko oroitzapena ere laidotzen dute.

2.- Ez dugu uste Zorroagako ekitaldian oldartuz egindako sarrera hark inolako aldaketa akademikorik zekarrenik berori Pinillosen izendapenak eta beronen esanahi politikoak sortua bait zen.

Madrilgo gobernadore zibilak egun haietan bertan oroitgarrizko egintza nazi-falangista debekatu zuen hain zuzen madrildarren sentsibilitatea hausten eta probokatzen zuelako; baldin hori onartzen bada ezin zaigu buruan sartu nola ez den ulertzen Gernika birrindu zeneko 52 urteak gogoratzeak suposatzen duen eskandaloa eta zergatik antolatzen den errejimen suntsitzaile horrekin hain harreman handia izan duen baten izendapen zeremonia akademikorik garailena.

3.- Kondenatzen dugu halaber protestaren gertakari kolektiboaren erantzule Txillardegi HBko Mahai Nazionaleko partaidea egin nahi izatea.

Uste dugu Jose Luis Alvarez Enparanza irakaslea abertzalea eta unibertsitaria egiten zitzaien irainagatik zaurituak sentitzen zirelako protestatzera joan zirenen artean bat baino gehiago izan zela.

Horregatik jakinez gero dakigun bezala zein mailatakoa den gure adiskidearen konpromezu eta koherentzia etiko eta ideologikoa protestaren arduradun politiko eta antolatzailea haren bizkar bota nahi horretan abertzaletasunaren ordezkari eredugarri bat eraso eta zigortzeko maniobra bat besterik ez dugu ikusten.

4.- Uste dugu ekintzaren alderdi probokatzailea ukatzea azpiko arrazoiak estaltzen dituzten jarrera ilunak mantentzearen ondorioz bakarrik uka daitekeela.

Baldin lehengo gertakariak eta erantzunkizunak ahaztu egin behar badira ezin da ulertu zergatik sortu diren orain Heidegger edo austriar lehendakariari buruzko eztabaidak.

Autoritate akademiko horiek zer dira arrazoiaren kontrako atentatu bat ala ez?.

Guzti horregatik jakinerazten dugu partaide sentitzen garela Pinillosen Doctor Honoris Causa izendapenekoan protesta ekintzan parte hartu zuten guztiekin.

Eskatzen dugu ez dadila gehiago zurrumurrurik entzun eta jendartera zabal ditezela batzorde horren dinamika planteatzen duten argumentuak, erizpideak eta norabideak.

Eta atera hain zuzen uda bere jokabide zapaltzailearekin etorri baino lehen.

XABIEK PALACIOS, JOSE AZURMENDI, JOKIN APALATEGI, J. M. BIURRUN, PAULO IZTUETA, FINI RUBIO, JOSE VALENCIA, DARIO PAEZ, IÑAKI ALEGRIA, KEPA SARASOLA, XABIER ARREGI, MIKEL URKOLA, MIKEL FERNANDEZ, IÑAKI MUÑAGORRI.

Tabakoaren kontra Esteban Roblesen harian: Ez zaituztegu anikilatu nahi. Arnasa hartu ez besterik.

Ez goiz ez gau ezin ditzaket etxeko leihoak zabaldu (nere auzoko batek erretzaile insurjentea bera gustoko dauka balkoian erretzea).

Haize irteeratik ke nazkagarria jabetzen da nire komuneko gelaz (erretzaile insurjenteok antza ohiturazko daukazue komunean erretzea; kaka ez dakit egingo duzuen baina).

Sukaldeko haize-kanpaitik goiz nahiz gau auzokoen zigarrozko keak iragazten zizkit lapikoan, barazkiak sagarrak gaztak... denak zapore bera: tabakoa.

Lanean tabakoa.

Garraio-bide publikoetan tabakoa.

Tabernetan tabakoa... Sudurretan barne ez ezik jantzi, azal eta azalgunerik txikienetatik ere halabeharrez sarrerazten zaigun tabakoa.

Orain Esteban Robles komunikabide idatzian ere tabakoa zerion zure idazkia irakurri behar izan dugu. Tabakoa.

Erretzearen kontrako itxurazko legeriaren aurrean, intsumisiorako deia egiten duzu.

Akaso intsumisoak izateari utzi al diozue noizbait?.

Akaso errespetatu al duzue legea inoiz?.

Ghettoetara ez eta gas-ganbaretara eramateko moduan zaudete.

Alkoholismoarekin parekatu ez ezik tabakismoa goragoko puntura ailegatzen da (pasatu egiten da).

Batzuoi kalte haundiago egiten digu, alkoholak baino.

Denon inguruetako kutsadurarekin bukatzeko norbere/geure buruetatik hasi beharra dago: ondokoa errespetatu barik nekez errespetatzeko eska daitekeelarik.

Alde guztietatik jasotzen dituzuen gomendioa, erreprotxeak, muturluzeak, mehatxuak eta bestelakoak, ezer gutxi dira (ez nahiko edozelan ere) zuen eguneroko eta etengabeko inposaketa errepresibo horren aurrean.

Bizitza galerazten diguzue.

Hala izanik, Tabakozaleen kontrako Talde Aktiboa antolatzeko eskubidea gordetzen dut nirekin.

Ez; zuen itsukeriak, zuen zinismoak, zuen argudio merkeek ez gaituzte geldieraziko.

Tabakoaren erasoari aurre egitea ezin da inolaz ere gehiegizko izan. J. ANDONI REQUEJO.

Euskara baietz desagertu Herri Irratian Euskarak Donostiako Herri Irratian daraman bidea ikusirik apustu bat egiteko grinaz gaude.

Ezetz hemendik bost urtetara Donostiako Herri Irratian euskal saiorik egon.

Apustua 1000, 500ni egingo genuke ez bait dugu interesik ikusten gure ama hizkuntza aurrera ateratzeko.

Orain dela urte bete, eta saioen aldaketa bide zela garbi ikusi zen, zein politika nagusitu behar zen aurrerantzean.

Aurrenik, goizeko saioetan hasi zen hizkuntz ordezkatzea eta euskaldunen salaketak, A mi qué me cuentas erantzuna izan zuen.

Gero, euskal kultura interesgarria ez dela nagusitu zen irrati plangintzan eta Karmeloren saioa ordezkatua izan zen, agian Iñaki de Mugikak zuzentzen duen sasikultur saioak askoz ere arrakasta gehiago izango du jendearen aldetik, bejondaiela!.

Nahikoa COPE entzun dugu gaurdaino euskalduntzat geneukan irrati hortan eta aurrerantzean Herri Irratia (herriko oihartzunean gidatu beharko litzatekena) bideratuko den itxaropenaz gure agurrik beroen ARGIAko irakurle orori. BEINKE SALAKETA TXALOKETA TALDEA.